XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Labur esanda, karga genetikoa areagotzeak ez luke eboluzioa azeleratuko.

Espeziea ahuldu eta suntsiarazi egingo luke.

Karga genetiko txikia baliagarria da, baina karga genetiko handia kaltegarria.

Zer da, ordea, batezbeste mutazioak ugal ditzakeena?

Horien kausak zorizkoak dira eta iraganeko mutazio-faktore gehienek (Eguzki-argiak, produktu kimikoek, erradioaktibitate naturalak) eragina konstante mantendu dute.

Baina, izpi kosmikoek?

Zer gertatuko litzateke zerbaitengatik lurrera heltzen diren izpi kosmikoen intentsitatea haziko balitz?

Espezie asko ahulduko al lirateke, karga genetiko handiegiagatik ale asko hilez?

Gaur egun atmosferako goi-mailara heltzen diren izpi kosmikoen intentsitatea urteko 0,03 rad-ekoa da eta intentsitate hori baino bostehun aldiz handiagoa beharko litzateke (15 rad-ekoa, alegia) kalteak eragiteko.

Hala ere, supernoben maiztasuna, beren tamainak eta kokapena kontutan hartuta, Terry eta Tucker-ek Lurrak hamar milioi urtetik behin supernoben leherketagatik 200 rad-eko dosiak jaso ditzakeela kalkulatu zuten.

Denboraldi luzeagoetan dosi handiagoak ere jaso ditzakeela kalkulatu zuten.

Fosilen erregistroa duela seiehun urte sortu zenez geroztik, gutxienez 25.000 rad-eko izpi batek jo gaituela pentsa daiteke.

Horrek arazoak sortuko lituzke, noski, baina izpi kosmikoen bonbardaketa moteltzeko mekanismo naturalak badira.

Labur esanda, atmosfera geruza babeslea da.

Ez da erabat eraginkorra, baina eraginik gabea ere ez.